2017(e)ko azaroaren 23(a), osteguna

DRAW MY LIFE (SAIAKERA)

Hemen duzue gure lehendabiziko lantxoa. Lehiaketa batera aurkezteko egin dugu internetek dituen arriskuei buruzko "draw my life" bideoa. 


2017(e)ko azaroaren 7(a), asteartea

DRAW MY LIFE

draw my life bilaketarekin bat datozen irudiak
Ikus-entzunezko lehiaketa berri batean parte hartuko dugu, eta "draw my life" izeneko teknika erabiltzea erabaki dugu. Teknika hori bideo bat egitean datza, baina berezitasuna marrazkietan dago. Grabatzen den irudia esku bat marrazten da. Ea zer moduz ateratzen zaigun!


2017(e)ko urriaren 4(a), asteazkena

Sare sozialak erabiltzen dituzu?

Aurreko asteko bi egunetan Andoaingo kaleetan zehar ibili ginen jendeari galdera bat egiten.”Sare sozialak erabiltzen al dituzu?”




49 ezezko jaso genituen eta 64 baiezko. Grafikoan dauden zenbakiak %43,4 ezezkoa da eta %56, 6 baiezkoa dira.

REDES-SOCIALES-INED21.jpg

Taldearen iritziz, emaitza eta datu oso onak lortu ditugu. Sare sozialak erabiltzeak, arriskuak sor ditzake, baina gure emaitza positiboa dela pentsatzen dugu Andoaingo herritarrak eguneratuta daudelako.

Iratxe, Maialen, Mikel eta Asier

Garraio publikoa erabiltzen duzu?

  • Gu Aita Larramendi DBH 2- ko ikastolako ikasleak gara eta egun hauetan galderak sortu ditugu eta  kaleko  jendeari galdetu dizkiegu.


  • Gu kalera atera ginen eta ikusten genuen edozein pertsonari, galdetu genion, : Garraio publikoa maiz erabiltzen duzu?



  • garraio publikoak bilaketarekin bat datozen irudiakEgia esan, galdera oso errexa zen, galdetzeko eta erantzuteko. Kalean, pertsona batzuk ez ziguten erantzuten, hau da, presa zeukatela esaten edo ignoratzen. Baina beste batzuk oso jator erantzun zieten gure galderei.

Irune, Alaine, Julen eta Dani

Mugikorrarekin pasatzen dugun denbora

Irailaren 26an eta 28an Andoaingo kalera atera ginen inkesta bat egitera;
zenbatek pasatzen dute denbora asko mugikorrarekin?


Ikusten den bezala %53,8 pasatzen dute denbora asko mugikorrarekin eta %46,2 ez du denbora asko pasatzen.


Aiton-amona batzuek esan ziguten ezetz eta gainera ez zutela mugikorra gainean eta batzuk bakarrik erabiltzen zuten dei batzuk egiteko.

Imagen relacionadaGure ustez, jende gehienak mugikorrarekin denbora asko pasatzen du, bazegoen jendea ez zuena ezta mugikorrik, baina gaur egun ia denak daukate mugikorra.


Alaia, Janire F, Giselle eta Janire R

GUSTURA AL ZAUDE ANDOAINGO UDALAK ANTOLATZEN DITUEN EKINTZEKIN?

Guk Patxi Azkue ,Ander Urretabizkaia eta Mikel Zunzuneguik inkesta bat egin dugu Andoaindik(kale nagusia eta zumea kalearen bartean) inkesta horretan, galdera bat egitea erabaki genuen eta galdera hau da:   Andoaingo udalak antolatutako ekitaldiak gustuko al dituzu?


Gure datuak horrela atera zazkigu:
BAI: 48
EZ:7
IGNORATUAK:17
Azkenean gure datuak kontuan hartuta ikusten da Andoaingo askori gustatzen zaizkiela udaletxeak antolatutako ekintzak baina beste jende askok esan duena ere kontutan hartu dugu, batzueri ez zaizkio asko gustatzen.


Gure iritziz hartu ditugun datuak onak dira, positiboak, jende gehienak baietz esan du eta hori Andoaingo udalarentzat datu oso ona da, datu inportantea da.
Atentzioa deitu digutena ignoratuak izan dira, jendeak esan zigun presa zuela baina.... OSO EMAITZA ONAK ATERA DIRA HALERE.

Patxi, Ander, Xangarin eta Mikel Z.

2017(e)ko irailaren 21(a), osteguna

3 TXULO GURE IKASTOLAN


Pasa den astean, Andoaingo Aita Larramendi Ikastolan EITB 3ko 3txulo saioko pertsonaia batzuk etorri ziren. 6. mailako ikasleengana etorri ziren bisitan, jokoetan jolastera eta bitxikeria batzuk kontatzera. Ederki pasa zuten!