2017(e)ko ekaina 1, osteguna

FILM LABURREN LEHIAKETA

Film laburrak egiten ikasten aritu gara, eta lehiaketa batera aurkeztu ditugu gure  lanak. Hemen dituzue:

video

video
video

2017(e)ko martxoa 17, ostirala

Transexualitatea

Resultado de imagen de transexualitateaTransexualitatea gaur egun gehiago ulertzen da eta eskubide gehiago dugu. Amon-aitonen garaian, horrelako gauzak ez ziren onartzen eta familia batzuek beren seme-alabak baztertzen zituzten. Orain, horrelako gauzak normaltasunez hartzen hasi gara, baina egia da oraindik erabateko onarpena ez dagoela. Mutila-neska neska-mutila… bakoitzak nahi duena sentitzeko eskubidea du!

Gure ikastolako klaustroa ere gai horri buruzko formazioa jasotzen ari da. Lanean jarraitu behar dugu!

KORRIKA 2017

Apirilaren 4an goizeko 10:00etan pasako da Korrika Andoaindik.

Martxoaren 30ean  Goiko plazatik Zumea plazara Korrikaren simulakro bat egingo da eta bertan aurkeztuko dira lekukoa emango duten pertsonak.

Arantzara goaz!

arantza aterpetxea bilaketarekin bat datozen irudiakAndoaingo ikastolako DBH 1.mailako ikasleak Arantzara joango gara martxoaren 27-28 egunetan.
Arantzan zuhaitz parkea bisitatuko dugu lehenengo egunean, eguraldi ona egiten badu noski. Hurrengo goizean gosaldu eta ginkanak egingo ditugu.

Oso ondo pasatuko dugu!!!

2016(e)ko abendua 20, asteartea

KAZETARI PROFESIONALEN BISITA

DBH 1. eta DBH 2. mailako Komunikazio Tailerreko ikasleok bi kazetari profesionalen bisita jaso dugu.

Alde batetik, Jon Eskudero etorri da ikastolara, gure galderei erantzun eta bere bizipenak kontatzera. Jon andoaindarra da, ikus-entzunezko kazetaritza ikasi zuen, eta gaur egun Berriako kirol-kazetaria da. Bere ikasketez eta lanbideaz gain, afizioez ere aritu da, eta ederki pasa dugu berarekin!

Bestetik, DBH 2. mailako ikasleek Jon Ander Ubedarekin egoteko aukera izan dute. Jon Ander tolosarra da, baina Andoainen bizi da aspalditik. Eskualdean banatzen den Aiurri aldizkarian egiten du lan, eta eskarmentu handiko kazetaria da.
Bi kazetari profesionalen bizitza nolakoa den ikusteko parada izan dugu, eta biek azpimarratu dute euskarak duen garrantzia. Milesker bioi!​


2016(e)ko abendua 2, ostirala

STOP MOTION

STOP MOTION teknika erabiliz bideo batzuk egin ditugu. Ikusi!

Gainera, batzuk "Motxian Eby" lehiaketara aurkeztu ditugu. Hurrengo orrialdean bozkatu dezakezue gustukoena:

MOTXIAN EBY LEHIAKETA

1. Urtaroak


2. Oreo

3. Asier eta Mikel

4, Xiaou