2016(e)ko urriaren 3(a), astelehena

EUSKARAREN ERABILERA ANDOAINEN

Andoaingo udaletxeko datuen arabera, andoainen %52ak daki euskeraz, baina %19ak erabiltzen du. Aita Larramendi ikastolako dbh-2ko ikasleek inkesta bat egin zuten, eta inkesta horren datu guztiak laister jakingo ditugu. Gure ustez, euskara dakiten guztiak, euskara erabili beharko lukete, eta pixka bat dakitenek saitu egin behar lukete.

TXAKURREN GOROTZAK

Andoainen txakurraren kakak ez dira jasotzen. Argi dago gure Andoain ez dela munduko garbiena, baina arazo larrienetarikoa hau da: txakurren jabeek ez dutela kaka jasotzen eta herri osoan daude kartelak, paperak eta noski.... zikintasuna!

Andoain garbitzen saiatu behar dugu, bestela herriaren belardi gehienak zikinak geldituko dira.

Gure ustez konpontzeko bidea da pertsona horiei isuna edo zigor antzeko bat jarrtzea. Pertsona gehienek kartel edo paperei ez die kasurik egiten baina gu, saiatuko gara konpontzen.

EUSKARAREN EGUNA

Irailaren 24ean, larunbata, Andoainen euskararen eguna ospatu zen. Gauza asko egon ziren: dantzak, jolasak, pintxo-poteak…
Edozein adinetarako ekintzak zeuden, eta jende asko elkartu ginen.
Euskararen eguna ospatzen dugu, euskaraz dakigunok gehiago erabiltzeko eta ez dakitenek ikasteko.

UDA AMAITU DA

Ikastolan hasi berri gara, eta tristuraz bete dira gure aurpegiak.

Gurasoak motibatzen saiatzen ari dira, baina zaila da. Dena den, DBH 1ean ordanagailuekin hasi gara lanean, modu digitalean, eta pixka bat motibatuago eta alaiago hasi gara. Halere, ezin dugu nahi dugun moduan ibili eta nabegatu, lanera etortzen baikara. Oraingoz oso gutxitan izan ditugu arazoak sarearekin eta ordenagailuekin, beraz, ez dugu aitzakiarik! Denok lanera!

SORABILLAKO JAIAK

2016ko irailaren hasieran Sorabillako jaiak hasi ziren Andoainen, Sorabillako jai batzordeak antolatuta.

Ekintza asko egon ziren, adibidez: pala txapelketako finalaren errebantxa, umeentzako ekintza eta jolas asko, adibidez, puzgarriak.

Karpa txuri handi bat jarri zuten herri afarirako. Herri afarian jende asko bildu eta giro ederra sortu zen.