2017(e)ko martxoaren 17(a), ostirala

Transexualitatea

Resultado de imagen de transexualitateaTransexualitatea gaur egun gehiago ulertzen da eta eskubide gehiago dugu. Amon-aitonen garaian, horrelako gauzak ez ziren onartzen eta familia batzuek beren seme-alabak baztertzen zituzten. Orain, horrelako gauzak normaltasunez hartzen hasi gara, baina egia da oraindik erabateko onarpena ez dagoela. Mutila-neska neska-mutila… bakoitzak nahi duena sentitzeko eskubidea du!

Gure ikastolako klaustroa ere gai horri buruzko formazioa jasotzen ari da. Lanean jarraitu behar dugu!

KORRIKA 2017

Apirilaren 4an goizeko 10:00etan pasako da Korrika Andoaindik.

Martxoaren 30ean  Goiko plazatik Zumea plazara Korrikaren simulakro bat egingo da eta bertan aurkeztuko dira lekukoa emango duten pertsonak.

Arantzara goaz!

arantza aterpetxea bilaketarekin bat datozen irudiakAndoaingo ikastolako DBH 1.mailako ikasleak Arantzara joango gara martxoaren 27-28 egunetan.
Arantzan zuhaitz parkea bisitatuko dugu lehenengo egunean, eguraldi ona egiten badu noski. Hurrengo goizean gosaldu eta ginkanak egingo ditugu.

Oso ondo pasatuko dugu!!!