2017(e)ko irailaren 21(a), osteguna

3 TXULO GURE IKASTOLAN


Pasa den astean, Andoaingo Aita Larramendi Ikastolan EITB 3ko 3txulo saioko pertsonaia batzuk etorri ziren. 6. mailako ikasleengana etorri ziren bisitan, jokoetan jolastera eta bitxikeria batzuk kontatzera. Ederki pasa zuten!

~HAUTAZKOEN ALDAKETAK~

2017-2018 ikasturtean, Aita Larramendiko DBH  1eko ikasleek hautazkoen aldaketa bat izan dute.

aita larramendi logo bilaketarekin bat datozen irudiak Kurtso osoan hautazko bat egin ordez, kurtso erdian gauza bat eta beste erdian beste gauza bat egiteko aukera izango dute. Aldaketa txiki hau ikasleek gauza gehiago ikasteko egin da.

Andoaingo Gudua

Irailaren 16an ospatu zen Andoaingo Gudua. Andoaingo Udalak antolatzen du eta Andoaingo herritar askok hartu dezakete parte. Gudua 1837ko irailaren 14an gertatu zen Karlisten eta Liberalen artean. Lur saila irabaziz Karlistek lortu zuten Liberalak errenditzea eta gudua irabaztea. Karlistak Liberalak despistatuak hartuz errazagoa egin zitzaien. Liberalak leku ezberdinetatik zetozen: Eskoziatik, Ingalaterratik eta Erresuma Batutik eta Andoaindik. Gerra hau guztia egin errege edo erregina aukeratzeko, Karlistek nahi zuten Karlosek gobernatzea eta liberalek Isabelek gobernatzea nahi zuten.

  

87.000 euroko lapurreta Andoainen

Ertzaintzak Andoainen bi gizon atxilotu ditu 87.000 euro lapurtu dizkiotelako iruzur eginda 87 urteko gizon bati. Gizona mailegu bat hartzera behartu zuten, eta hortik lortu zuten dirua.
Gertakizun hau guztia 2012 tik 2017 urtera arte izan da, denbora guzti horretan imajinatu ezazue gizon hori nola egon den….



PATXI AZKUE, ANDER URRETABIZKAIA, XANGARIN MATEO ETA MIKEL ZUNZUNEGI.